XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XIX. MENDEKO EUSKAL MARGOGINTZAREN GENEROAK ETA JOERAK

MIGUEL ZUGAZA MIRANDA

XIX. mendean zehar, batez ere erditik aurrera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Lurraldeetan euskal margolarien lehen nukleo garrantzitsuak azalduko dira agerira, ordura arte tipologia sozial eta profesional honek ez baitzuen inolako agerpenik izan lurralde hauetan, berauek aurrerantzean foko artistiko indartsua osatuko dutelarik.

Mende honetan bokazio artistikoek izango duten zuzperraldia zerk eragin zuen lar sakondu gabe, bestalde Estatuko esparru guztian zabalduko den gertakizuna izanik eta, beraz, Euskalerrian tradizio artistikorik egon izan den ala ez alferriko eztabaidari ekitea litzatekeela kontuan izanik, bat-bateko agerketa hau gertatu zeneko garaian bizi izandako aldaketa politikoak, ekonomikoak eta gizarte mailakoak aztertzea komenigarria izango genuke.

XIX. mendeko Espainian Aintzinako Errejimeneko egitura politikoen eta sozialen eraldaketa eztabaidatsuak, eta askotan liskartsuak, aparteko indarrez bizi izango dira euskal lurraldeetan.

Frantziarekiko gatazkarik nagusienak berton izango dira (Konbentzioaren aurkako gatazka, 1793-1785 eta Independentzia Gerra, 1808-1813) eta Espainiako monarkiaren oinordekotzaren arazoak borroka zibilak ekarriko ditu hona (Lehenengo Karlistada, 1833-1840 eta Bigarren Karlistada, 1872-1876).

Azken hauek, aldi berean, euskal instituzioen eta agintari zentralen artean foruak direla eta izandako negoziaketa luzea bideratuko dute.

Negoziaketa hauen prozesuan argi eta garbi isladatzen da Espainiako marko politikoak mende horretan izango duen aldakortasuna.

Azken batean, lurralde hauek aintzina izandako pribilegio eta askatasunik gehienak galdu egingo dituzte.

Aldi berean, politikaren arloan diren eztabaidek eraginik izango dutelarik, egitura ekonomikoak eta sozialak (...).